322
Jolasaren Alternatiba [I]
Bakerako hezkuntzako jolasak eta dinamikak
PVP: 16.5 euros (IVA incluido)
216 páginas
Formato: 17x27 cm
ISBN: 978-84-8319-491-1
Ref: 1CM322
marzo 2010

Liburu hau, Edupaz saileko hirugarrena, 1986an argitaratu zen lehen aldiz. Ehun jolas eta dinamika baino gehiago biltzen ditu, egileek urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, gatazken irtenbideak, garapena…). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malgua izateaz gain, erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Talde baten heziketa- eta garapen-prozesuari jarraituz sailkatu dira jolasak eta dinamikak, eta hortaz, heziketa-prozesu horretan aurrera egiten laguntzen diete parte-hartzaileei. Hona hemen atalak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; eta 8) lasaitzekoak. Liburu hau aitzindaria eta oinarrizkoa izan da bakerako hezkuntzako metodologian. Izan ere, formatu eta sailkapen-eskema berberei eutsita, bigarren liburukia argitaratu dute egileek Edupaz sailean. Gainera, gerora argitaratutako beste hainbat lanetan ere erabili izan dituzte formatu eta eskema horiek. Edupaz saileko bi liburu horietako dinamikak metodologia sozio-afektiboan oinarrituta daude. Beraz, edukien eta metodologiaren arteko koherentziaren bidez hezi nahi dute, norberak edukiak parte-hartzearen bidez bereganatuz eta landu behar den gaia zuzenean esperimentatuz. Esperientzia hori oso motibagarria izateaz gain, enpatia garatzeko aukera ematen du, eta horrek ikertzera, gogoeta egitera eta konpromiso eraldatzaileak hartzera bultzatzen ditu parte-hartzaileak; hots, bakerako hezkuntzako oinarri-oinarrizko elementuak garatzera.

Paco Cascón eta Carlos Martín Beristainek aspaldiko konpromisoa dute bakezaletasunarekin eta antimilitarismoarekin. Urteak daramatzate hezkuntza formalaren, hezkuntza ez-formalaren eta GKEen esparruetan lanean, baita Latinoamerikako herri-mugimenduekin ere. Ehunka tailer egin dituzte esparru horietan, hainbat talderekin, adin guztietako pertsonekin. Eta liburu honetako jolasak eta dinamikak denbora horretan lortutako esperientziaren emaitza dira.

 

Proviene del compromiso con la labor pacifista y antimilitarista. Lleva años trabajando tanto en el campo de la educación formal como en el de la no formal y las ONG, así como con movimientos populares de América Latina. Estas dinámicas son fruto de su experiencia en cientos de talleres realizados con diversos grupos, de todas las edades, en los ámbitos ya señalados.

Proviene del compromiso con el trabajo pacifista y antimilitarista. Lleva años trabajando tanto en el campo de la educación formal como en el de la no formal y las ONG, así como con movimientos populares de América Latina. Estas dinámicas son fruto de su experiencia en cientos de talleres realizados con diversos grupos, de todas las edades, en los ámbitos ya señalados.

farmacia online en espana comprar viagra en espana comprar cialis en espana comprar levitra en espana