323
Jolasaren Alternatiba [II]
Bakerako hezkuntzako jolasak eta dinamikak
PVP: 16.5 euros (IVA incluido)
272 páginas
Formato: 17x27 cm
ISBN: 978-84-8319-492-9
Ref: 1CM323
marzo 2010

Liburu hau, Edupaz saileko bigarrena, bakerako hezkuntzako klasiko bat da; berrehun jolas eta dinamika inguru biltzen ditu, Mintegian urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, garapena…). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malguak dira fitxak, eta erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Parte-hartzaileei aurrera egiten laguntzeko, zenbait ataletan sailkatu dira jolasak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; 8) lasaitzekoak; eta 9) jausgailua erabiliz egitekoak.

Educación para la Paz de la Asociación Pro Derechos Humanos 1987an sortu zen. Hezkuntza formaleko eta hezkuntza ez-formaleko zenbait mailatako pertsonak hartzen dute parte hartan. Mintegiak hiru helburu ditu: irakasleak sentsibilizatzea, bakerako hezkuntza eta bakeari, giza eskubideei eta garapenari buruzko hezkuntza beharrezkoak direla ohar daitezen, eta horren inguruko ardura izan dezaten; hezitzaileak trebatzen eta bakerako hezitzaileen taldeak ugaritzen laguntzea; eta materialak sortzea, moldatzea eta zabaltzea. Mintegiko materialek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren saria jaso dute bi aldiz, eta honetarako diseinatzen dira: pentsatzen eta adierazten ikasteko eta irakasteko, disidentzia sustatzeko, eta errealitatearen berri emateko; alegia, mundu batean bizi garela, eta mundu hori bidegabea eta askotarikoa dela jakinarazteko.

 

El Seminario de Educación para la Paz de la Asociación Pro Derechos Humanos, creado en 1987, reúne a personas procedentes de distintos niveles de la educación formal y no formal. Sus materiales, que han recibido dos premios del Ministerio de Educación y Ciencia, han sido pensados para aprender, enseñar a pensar y tener voz, para fomentar la disidencia y hacer visible el mundo en que vivimos, un mundo desigual, injusto y diverso.

farmacia online en espana comprar viagra en espana comprar cialis en espana comprar levitra en espana